XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez al didazu, bada, esan pertsona bakar batentzako apartamendua zela?

- Hala zen -esan zuen Sydek- baina gerra garaiean, hotelak ez zion ezer gehiago kobratzen permisuz etorritako jendeari.

Abertzaletasuna! -Irrifarre egin zuen.

- Egokia jokaera -onartu nuen.

Esan duzu Waterbury anderea gogoan zenuela?

- Jakina.

- Ba al zuen antzik nik erakutsitako argazkiarekin?

- Ez -esan zuen.

- Noiz alde egin zuen Waterbury andereak?

Berriz begiratu zuen fitxa.

Ez zegoen bertan fetxarik.

- Ohizko den baino gehiago hemen bizi izan zen ezkero ez dago fetxarik bertan -esan zidan.

Baina gogoan dut 1946 edo 1947an izan zela.

- Utzi al zuen Waterbury andereak beste helbiderik?

Sorbaldak higitu zituen.

- Utzi bazuen ere, guk orain ez daukagu -esan zuen- aspalditik baita korrespondentziarik ez datorrela berarentzat, urte mordo bat da.

- Hemengo beste inork gogora al dezake Austin andereñoa edota Waterbury anderea?

- Ez dakit -esan zuen.